VLADIMIR KOSMA ZWORYKIN: Zworykin 1923.urtean telebista elektronikoaren bidea zabaldu zuen, ikonoskopioaren sorkuntzari esker. Zworykin Errusian jaio zan, baina EEBBetan bizi izan zan. Zworykin urte gutxi zituela Petesburgora joan zan, han Boris Rosing ikerlariarekin lan egiteko. Rosing izpi katodikoen tuboen inguruan lan egiten zuen, eta hobekuntza eta aurrerapen handiak lortu zituen. 1910.urtean Zworykin errusiar gaztea laguntzaile moduan hasi zan; baina urte batzuk geroago, 1913.urtean, konturatu zan egiten zituzten esperimentuak ez zutela inolango irtenbiderik, eta Parisera alde egin zuen Paul Langevin ikerlariarekin lan egiteko. Baina, denbora gutxi barru bere Petersburgora bueltatu zan, ejerzitura joateko. Derrigorrezko zerbitzua prestatu ondoren, Errusian jadanik erreboluzioaren ondorioz sortu ziren gizarte aldaketak nabarmentzen hasiak ziren. Hortaz, Zworykin Parisera emigratu behar izan zuen, eta han urte bat egon ondoren, 1919.urtean, EEBBetara emigratu zuen. 1923.urteko Azaroak 29an Zworykin ikerlari gaztea 683.337 patentea jasotzen du bere asmakizunarengatik: IKONOSKOPIOA. Aparatu honek garaiko teknologiari 300ēko bira emon zion: telebista elektronikoa errealitate bat zan!!