PAUL NIPKOW: Lauenburg-en jaio zan 1860.urteko Abuztuaren 22an. Hasiera batean, telebista sortu ahal izateko 3 arazo nagusi zeuden: irudi hartzeak, irudiaren garraioa eta irudi horren berrekonposaketa beste toki desberdin batean. Baina Nipkow 23 urte soilik zituela, telebistaren lehengo oinarriak zehaztu zituen. Horrela azaldu zuen momentu historiko hura urte batzuk geroago: " 1883.urteko Gabon-gaua zan; ni Berlinen nengoan, ikaskideentzako pentsio batean, Phillipstrassen. Petroliozko lanpara baten aurrean nengoan jesarrita, nire pentsamenduetan murgilduta. Bat batean, automatikoki eta ahalenginik egin gabe, telebistaren ideia orokorra burura etorri zitzaidan. Batetik ikusi nuen bitan zatituta zegoan irudi bat puntu eta marradunezko mosaiko batean eta bestetik, bueltak ematen zituen zulozko disko bat. Ondoren, nire asmakizunaren deskripzioa egin nuen eta 1884.urteko Urtarrilak 6ean, patenteen erregistroan idatzi nuen." Patentea zera zioen: " Der hier zu beschreibende Apparat hat den Zweck, ein am Ort A befindliches Objekt an einem beliebigen anderen Ort B sichtbar zu machen". Horrela, 1885.urtean Nipkow bere asmakizunaren patentea lortu zuen. Hau gertatu izan zan lehenbiziko zine emanaldia baino 10 urte lehenago, lehenengo irrati emisoraren sorkuntza baino 35 urte lehenago, eta lehendabiziko telebista zerbitzu mundialaren hasiera baino 50 urte lehenago. Dana dala, Nipkow, patentea lortu bezain laster Telebista alde batera utzi zuen eta beste ikerketa batzuetan murgildu zen, zehazkiago, Alemaniako trenbideen seguritate zerbitzu eta seinaleen inguruko ikerketetan. Nipkow-en Telebistaren ideia orokor horren inguruan -teleskopio elektrikoa izenekoa- makina bat ikerlari aritu izan ziren, praktikara eroanez, asmakizuna hobetuz eta elementu batzuk aldatuz. Denboraren poderioz, sistema hau "Mekaniko" izena bereganatuko zuen.