CHARLES FRANCIS JENKINS: Baird-en lehendabiziko lehiakidea izan zan; Jenkins Dayton(Ohio) jaio zan 1867.urtean. Iparamerikar honek 1862.urtean ziurtatu zuen, aukera zegoela mugimenduzko irudiak lortu ahal izateko, esperimentu hartari PHANTASCOPE izena eman zion. Jenkins betidanik egon zan Baird-ekin lehian, ea nork lortzen zuen aurrerapen handiagoa eta arrakastatsuagoa. Jenkinsek 1921.urtean konpainia bat fundatu zuen optika, irrati, argazki eta telebistaren transmizioen inguruko ikerketetan aritzeko. Horrela lortuz, 1923.urtean irratiaren bidez Harding izeneko presidentearen argazki bat bidaltzea Washingtonetik Filadelfiara. Jenkins EEBBko telebistaren lehenengo urratsak zehaztu zituen. Berari esker, 1925.urtean EEBBetako lehenengo emanaldien aurkezpenak gauzatu ziren; izan ere, Jenkins Nipkow-en teleskopio elektrikoan oinarrituta beste aparatu bat sortu zuen, zeinek diskoaren zuloak lentez estalita zuenak. Urte batzuk geroago, zehazkiago, 1927.urtean, Jenkins beste arrakasta bat lortzen du: kable bidez irudi bat garraiatzea lortzen du, 50 lineako imajina, linea bakoitzeko 2300 puntuekin. Esperimentua American Telephone and Telegraph(AT & T) konpainiaren babesean gauzatu zan, eta irudi hartzea 5 X 7,5 zm-ko pantaila batean gauzatu zan. 1928.urtean, Jenkins bere emisora sortu(W3XK izenekoa eta Washington D.F-n kokatuta zegoena) eta berehala egin zituen bere lehenengo emanaldiak, 48 lineako irudi definizioarekin.