SISTEMA ELEKTRONIKOA: Sistema elektronikoa definizio altukoa da, hots, lortzen den irudia, sistema mekanikoaren bidez lortzen dena baino askoz osoagoa eta kalitate hobea zen. Sistema honen sortzailea edo burua, nolabait esateko, Zworykin izan zan. Honek ikonoskopioa sortu zuen, eta aparatu hori izan zan , hain zuzen ere, sistema elektronikoari hasiera emon ziona. Hala ere, sistema honen oinarri-oinarria fototelegrafiaren inguruko teknikak izan ziren; fototelegrafia oinarri bezala hartuta, hainbat ikerlari esperimentuak egiten hasi ziren eta Zworykin izan zen, hain zuzen ere, azkenean esperimentuei irtenbidea topatu ziona, ikonoskopioa sortuz. Dana dala, ikonoskopioa sortu baino askoz lehenago makina bat esperimentu egin ziren, sistema elektronikoa sortzen ere lagundu zutenak: - Lee De Forest(1906)--> elektrodo bat gaineratu zuen balbula termionikan, seinale elektronikoen anplifikazioa edo handiagotzea lortuz. - Alan Archibal Campbell(1908)--> "distant electric vision" proiektua plazaratzen du, azalduz zelan distantzia handiko ikuskera elektronikoa hobe zezakeen izpi katodikoen bi tubo erabiliz: bata irudia hartzeak egiteko, eta bestea irudien erreprodukziorako. Hamarkada batzuk geroago, 1931.urtean gutxi gorabehera, mundu osoan zehar jadanik sortu egin dira hainbat telebista enpresa, guztiek helburu beragaz: irudi edo imajinaren definizio ezin hobea lortzea. Enpresa bakoitza beste enpresen garapen prozesua eta teknologia berria kopiatzen saiatzen zan. Horrela, EMI enpresa (Electro Musical Industries) RCA enpresa amerikarraren albora parekatu zan eta gutxi barru, ikonoskopioaren kopia bat plazaratu zuten: EMITRON izenekoa. Urte batzuk geroago, 1934.urtean, hain zuzen ere, Europa aldean, Lubszynski eta Rodda Ingalaterran eta SchrÖder Alemanian, ikonoskopioa atzean utziko zuen aparatu berria sortu zuten: superikonoskopioa. Aparatu honen sorkuntza sistema mekanikoaren bidea erabat oztopatu zuen, eta era berean, telebista elektronikoaren garapena sustatu zuen.