Molotoff Irratia: Irrati hau, Hernanin jaio zen 1987ko urtarrilaren 13an, urte batzuk lehenago hasitako prozesu baten ondorioz. Emisora abian jartzeko orduan udalak egoitza utzi zien arren, lokal horrek buruhauste batzuk eman zizkien irratiko arduradunei: 1988an pipi-plaga batek emankizunak bertan behera uztera behartu zituen eta 1993an arazoak izan zituzten garai hartako udal agintariekin, eta egoitza usteko eskatu zieten. Dena dela, gorabehera ugari izan arren, bizirautea lortu zuen, eta, adibidez, kazetariak hezteko tailer bat antolatu zuten. Irratigintzarekin izandako lehengo harremana bertan bizi izan zuten gazte askok. Bere burua finantzatzeko orduan, hiru diru-iturri izan ditu emisorak: Lehena bazkideek ematen duten laguntza da. Guztira 150 bazkide dira, eta beste bakoitzak urtean 12 000 pezeta ingururekin (480 libera)laguntzen du. Bestetik Hernaniko Udalak 1. 000.000 pezetako laguntza ematen du (40.000 libera). Finantzaketaren hirugarren zutabe Molotoff Irratiak Hernaniko San Joan jaietan jartzen duen txosna da. Irratiaren sostengua bermatzeko, Ahotsa Kultur Elkartea sortu zuten bazkideek.