URTARRILAK
11
  Astelehena , 2004ko urtarrilak 12 , 17:02:20an berritua     |           
Azken ordukoak
   Berriak
   Harian
   Iritzia
   Euskal Herria
   Ekonomia
   Mundua
   Gaiak
   Kirola
   Kultura
   Agenda
   Agenda
   Eguraldia
   Zozketak
   Horoskopoa
   Zerbitzuak
   Harpidetza
   Mezuak
     
  larrepetit
 

larrepetit

Apolitika

jon benito

Inguratzen gaituen demagogiak kezkatzen nau. Politikariengandik eta bestelako handikiengandik jaso dugun keria horrek.Gauza bat egin eta beste bat pentsatzeak, gauza bat pentsatu eta beste bat egiteak. Hitzen hustasunak, zuzentasun politikoak, inozoki sinetsitako apolitikotasun hain hedatu horrek. Egin dezadan ariketa bat:

Ongi dakizu zuk ez dakidala politika zer den. Niretzat politika erabakiak hartzea da. Politika egitea ez da bozkatzea, boterea izatea, manifestazioetara joatea bakarrik. Politika ez da politikariena bakarrik, esan nahi dut politikoena, guztiok baikara norbanako politikoak. Politika egitea hemen egotea da. Beste aldera begiratzea ere politika egitea da. Erabaki politikoa da lagunak aukeratzea, besarkatzea edo gutun bat idaztea. Ogia politika da, justizia politika da. Erabaki politikoa da zalantza egitea, helburu bat markatzea eta helburu horiek lortzeko bitartekoak jartzea. Fikzioa ere politikoa da. Ironia politikoa da. Abstentzioa eta desertzioa politika dira. Politika da euskaraz hitz egitea, hitz egitea, hitza hartzea. Ez hitz egitea, zentsuratzea, zure nortasunari uko egitea. Gogoratzea eta ahanztea politika egitea da. Politika amets egitea, kexatzea, eskariak egitea da. Politika da iritzi bat izatea edo ez izatea, pentsatzea, zerbaitetan sinestea. Gerrak, dirua, kirola, aisialdia politika dira. Izatea bera politika da. Poetika politika da, estiloa politika da, borrokatzea, eztabaidatzea, defendatzea ere politika den bezala. Izan daitezke.Apolitikoa izatea XXI. mendeko gezurrik handiena da.




 
 
  SAIL HONETAN
 
• HIZPIDEAK. Italiara heldu nahi zuten 21 albaniar itsasoan hilik
• HIZPIDEAK. Israelgo Armadako objetoreen ikuspegia
• HIZPIDEAK. Zerrenda bateratua egiteko aukera galdua
• ZORROZTARRI. Arragoa
• GOGOETA. Entzungor egitea onena
• HITZORDUA. Isturitzeko «izarra»
• BIRA. Zaldiak negarrez
• JIRA. Eginetik berregin
• LARREPETIT. Apolitika
• HITZ BESTE. Kontrastea
• ZUZENDARIARI. Zer dela eta dugu beharrezkoa euskaldunon arteko batasuna?
• ZUZENDARIARI. Hernaniko monitoreak