Garai batean argazikiek kazetetan zuten garrantzia ez zen oso handia baina inpresio sistemak hobetzen joan zirelarik gero eta zeresan handiagoa hartu zuten kazetariaren lanean. Kontestu honetan jaio ziren argazki agentziak prentsa agentzietatik abiatuz. Argazkien hedapen honek baina grafiko eta bestelako adierazpideen beherakada ekarri zuen. Gaur egun baina ordenagailuak idazgeletan hartu duen leku garrantzitsuari esker, infograma, grafiko eta halakoen birsortze bat gertatu da. Izan ere gaur egun merkatuan dagoen softwareak lan hauek erraz asko eta oso modu zainduan, kazetaren irudia hobetzen laguntzen dutelarik, egitea ahalbidetzen baitu.