Irratiaren historia kronologikoa -1801: Voltak “Volta pila” izeneko asmakizuna aurkezten du. -1831: Davyk eta Morsek elektromagnetismoaren legeak deskribatzen asmatzen dute. -1844: Morsek Morse kodea perfekzionatzen du, 1835n aurkeztuz geroztik. -:1852: Wolfek eguzki mantxak kontatzeko eta hauen agerpenaren erritmoa determinatzeko metodoa lantzen du. -1865: Maxwellek bere eremu elektromagnetikoari buruzko teoria dinamikoa ezagutarazten du. -1870: Maxwellek argiaren teoria elektromagnetikoa gauzatzen du. -1873: James Clerk-Maxwell-ek uhin elektromagentikoen teoria kaleratzen du. -1888: Heinrich Hertz-ek lehen uhin elektromagnetikoen existentzia frogatzen du eta hauek neurtzeko modua aurkitu, luzera eta abiaduran oinarriturik; hertziar uhinak. -1890: Branlyk uhin radioelektrikoen lehen hartzailea sortzen du. -1894: Lodgek Hertz eta Branleyren asmakuntzetan oinarriturik Morse bidezko lehen komunikazioa gauzatzen du, 36 metroko distantziara. -1895: Marconik Morse seinaleak kable bidezko loturaren beharrik gabe igortzea lortzen du. -1896: Inpultso eta seinale elektrikoen transmisioak hobetuko dituen dispositiboa patentatzen du. -1898: -Lodgek bere asmakuntza hobetzen du. -lehen aldiz erabiltzen da kablerik gabeko telegrafia itsas maniobretan. -1899: -Ingalaterra eta Frantziaren arteko lehen irrati bidezko komunikazioa -Ari gabeko telegrafiaren bitartez lehen visitas salbatzen da, Ipar Itsasoan arazoetan zegoen itsasontzi batek bere egoera txarraren berri ematea lortu baitzuen Marconiren aparatuaz. -1900: Braunek ari gabeko transmisioa hobetzeko asmakuntza patentatzen du. -1901: Atlantikoan zeharreko komunikazioa (elemento jasotzeile gisa kometa bat erabili zen) -1902: Poulsen urte luzez ari gabeko telegrafia emisoretan erabiliko den arkuzko generadorea asmatzen du. -1906: Forestek jasotzaile eta anplifikatzaile sentsibleak sortu -1907: Flemingek irratirako bere detektore diodo termoionikoa hobetu. -1908: Forestek triodoa sortzen du. -1909: -Leo-Hendrick Baekeland taldeak bakelita izeneko produktua asmatzen du, geroago irrati aparailuetan hainbeste erabiliko dena -1910: lehen irrati “entzuleak” agertzen dira, jasotzaile komertzialen faltak beren jasotzaile propioak sortzera behartzen dituelarik -1913: R.S.G.B.a (Radio Society of Great Britain) sortzen da, lehen irrati entzule erakunde ofiziala. -1914: -balbula termoionikoa erabiltzen da irrati generadore gisa, zeinek uhinak ahotsera modulatzea ahalbidetzen duen. -A.R.R.L.a (American Radio Relay League) sortzen da. -1915: Mendebaldeko Telegrafoen Konpainiak ahotsa transimititzen du Vermont-dik San Franziskora, Parisera eta Hawaiira aldi berean. -1919: -Sarnoefek lehen erabilpen publikorako irrati hartzailearen proiektua aurkezten du. -Marconi Company-k lehen emisioak egiten ditu irrati estazio batetik. -1920: -kristala irrati uhin jasotzaile gisa erabiltzen hasten da, eta sistema hau gailentzen da. -Musika klasikoko kontzertu bat igortzen da lehendabizikoz irratiz. -KDKA sortzen da, dirudienez irratsaioak erregularki igortzen dituen irrati emisora. -1921: T.S.F.k publikoari irratsaioak igortzeko lehen saiakera egiten du, Eiffel dorrea antenatzat erabiliz. -1922: BBC sortzen da, administrazio ingelesak irrati emisioen monopolioa ematen diolarik. -1924: Espainiar estatuan lehen lurraldeko irrati igorpenerako saiakerak egiten dira, Radio Ibérica eta EAJ-6ren bidez. -1925: I.A.R.U. (International Amateur Radio Union) sortzen da Parisen. -1926: EAG-Madrid Radiodifusión Iberoamericana igortzen hasten da, lehen motzeko emisore ofiziala Espainiar Estatuan uhin motzean. -1932: Lameren hartzailearen prototipoa agertzen da. -1936: Armstrong-ek F.M.a praktikara eraman ahal izateko ikerketa teknikoak gauzatzen ditu. -1948: Bell Telephone Laboratories-ek transistorea aurkitu izana zabaltzen du medio guztietan. Honen asmatzaile: Brattain, Bardeen eta Shockley. -1961: Oscar-1 izeneko irrati zaleen erabilerarako lehen satelite artifiziala espazioratzen da. -1974: Estralurtarrek jaso ditzaten seinaleak bidaltzen dira unibertsora. -1980: Japoniar etxe batzuk PLL eta teklatu numerikodun irrati aparailuak merkaturatzen dituzte, zeinen bidez frekuentziak marka baitatezkeen. -… Irratien digitalizaioa eta internet bidezko irrati igorpenak