Lehenagoko tipografiaren erabilerari off-set-aren gailendu zaio gaur egun, izan ere abantaila nabarmenak eskaintzen dizkio kazetariari. Argazki eta irudien erabilerak bultzada sakona izan zuen metodo honi esker; tipografia bidezko edizioetan, inprentara egunkariari eman nahi zitzaion formarekin joan behar zen, gero honen arabera inprentan xafla bat egiteko, orriz orri, offset sistemarekin baina xafla hau ez zaio zuzenean paperari aplikatzen baizik eta zeharka. Xaflak marka uzten du zilindro batean eta hortik papera pasatzen da gero, prozesua azkartu egiten delarik eta argazkien kalitate ona bermatu. Gaur egun metodo honek ere aurrera egin du eta ordenagailuz landu dezake bere testuaren zein kazeta osoaren azken itxura kazetariak, aurreinpresiaren lan guztiak gainera inprentatik kazetariaren ordenagailura pasa dira. Inprenta erabii beharra ere ekiditea lortu da laser bidezko sistemaren bitartez, baina oraindik lantzear dagoen sistema bat da hau, off-set-arekin koknparatuz oso motela baita.