Irratiaren digitalizazioa Jose Manuel Pestano Rodriguez-en artikulu baten eskutik Digitalizazioa hasi zenean, berregituraketa prozesu bat hasi zen. Ordenagailuek Irratí munduan egindako lehen urratsak administrazioaren alorrean egin ziren, publizitatearen gestioa, fakturazioa,…geroago igorpen sistema osora hedatzeko. Azken honek aldaketa itzela ekarri zuen irratigintzara, digitalki ekoizten hasi zelako, eta beraz ordura arte erabilitako ekipamendu analogikoa digitalagatik aldatu zen, lan harremanetan ere aldaketak ekarriz. Nabarmena izan zen hau biniloa CDak ordezkatu zuenean. Oraindik ere ordenagailuak bi alorretatik jarraitzen du irratiaren funtzionamendua aldatzen, alde batetik ekoizpen teknikoarenetik, eta bestetik ekoizpenarenetik, hots, automatiza daitezkeen “aurkezlea”-ren lanak ordezka ditzakeen robot gisa. Hortaz, beren lana mehatxatua ikusten duten lehenak irratiko teknikoak dira, baina baita esatari zenbait ere. Ordenagailuak ekoizpenean duen parte hartzeak zenbait berezitasun ditu:_ -sistema itxiak dira, sormenari lekurik uzten ez diotenak -igorlearen pertsonalizazioa deusezten dute hartzailearen honekiko identifikazio ere galeraziz; distantziamendu nabarmena eragiten du beraz. -igorpenaren arduradun direnek kontrol maila altuagoa izatea ahalbidetzen du, zehazki jakin baitezake zer egiten den bere irratian, eta baita nork ere, orduoro. Honek ezbairik gabe eragin zuzena du igortzen denean eta baita igorlearen lanean. NTI hauen sarrera moteltzen duen arrazoia hauxe da: egokitzapen kostuen altua, bai ekonomikoak, bai psikologikoak ere. Enpresariak ez du orokorrean oso argi ikusten honek ekoizpenean hobekuntzarik ekarriko dionik. Irratian baina ez dago halakorik, nahiko argi eduki ohi baita lehena, ororen gaindi, entzulegoarekiko erantzukizuna dagoela, eta urrutiago, jende gehiagori iristeko beharra,…argia da hau irrati komertzialen kasuan, arlo guztiz teknifikatua baita. Irrati formuletan robot batek ordezkatzen du gaur egun, garai bateko disc jockey-aren irudia. Are gehiago, irratsaioak sortu eta CDtan saltzen dituen enpresa programa ekoizlek ere badira jada, eta baita ordenagailuari atxekita grabaturiko ahotsak erabiltzeko gai diren ordenagailuak, ordua eta tenperaturaren berri eman dezaketenak, programa zuzenekoa deneko irudia emanez. Oraindik ere esatarien lana beharrezko duten saioetan, hauen lana aldatu egin da, eta hein batean baita mugatu ere, programa itxietan beren produkzio zereginak gutxituz, errore gutxiago egitearren edo. Guzti honek bi fenomenoren indartzera garamatza: zentralizaziora, langilerian inbertitu beharreko dirua igorpen gastuetara bideratuz, eta ekoizpen ahalmena gutxi batzuei eskainiz, eta estandarizaziora, hemen eta hemendik 12000kmra egiten diren saioak berdinak izango direlarik. Igorpen digitalari dagokionez, kalitatez hobera egiten jarraituko du, saio ezberdinak banda berean sartu ahalko direlarik. Digitalizazioak era berean entzulearen feed back-a ere indartuko duela dirudi, chat, helbide elktroniko eta halkoen bidez. Badirudi gainera estatuen esku hartzetik at dauden irrati txiki eta ertainen sorrera handituz joan litekeela; hau hala izanen zen web orrialdeen igorpenean dauden ezberdintasun nabariengatik ez balitz, nonherrialde “garatuetako” telefono bidezko trafikoa hobesten den . Halere oraindik ere irrati berri honen erabilera demokratizatzeko aukerak badaudela dirudi, web bidezko igorpena mundu digitalaren jabe egin nahi duen diskurtso zentralizatuari aurre egiteko alternatiba izan daiteke.