larrepetit
Apolitika
jon
benito
Inguratzen gaituen demagogiak
kezkatzen nau. Politikariengandik eta bestelako
handikiengandik jaso dugun keria horrek.Gauza bat egin
eta beste bat pentsatzeak, gauza bat pentsatu eta beste
bat egiteak. Hitzen hustasunak, zuzentasun politikoak,
inozoki sinetsitako apolitikotasun hain hedatu horrek.
Egin dezadan ariketa bat:
Ongi dakizu zuk ez dakidala politika
zer den. Niretzat politika erabakiak hartzea da.
Politika egitea ez da bozkatzea, boterea izatea,
manifestazioetara joatea bakarrik. Politika ez da
politikariena bakarrik, esan nahi dut politikoena,
guztiok baikara norbanako politikoak. Politika egitea
hemen egotea da. Beste aldera begiratzea ere politika
egitea da. Erabaki politikoa da lagunak aukeratzea,
besarkatzea edo gutun bat idaztea. Ogia politika da,
justizia politika da. Erabaki politikoa da zalantza
egitea, helburu bat markatzea eta helburu horiek
lortzeko bitartekoak jartzea. Fikzioa ere politikoa da.
Ironia politikoa da. Abstentzioa eta desertzioa politika
dira. Politika da euskaraz hitz egitea, hitz egitea,
hitza hartzea. Ez hitz egitea, zentsuratzea, zure
nortasunari uko egitea. Gogoratzea eta ahanztea politika
egitea da. Politika amets egitea, kexatzea, eskariak
egitea da. Politika da iritzi bat izatea edo ez izatea,
pentsatzea, zerbaitetan sinestea. Gerrak, dirua, kirola,
aisialdia politika dira. Izatea bera politika da.
Poetika politika da, estiloa politika da, borrokatzea,
eztabaidatzea, defendatzea ere politika den bezala. Izan
daitezke.Apolitikoa izatea XXI. mendeko gezurrik
handiena da.
|