Kalitatezko irratia interneten aroan, nola? Jenkins, aro digitaleko irratigintzako irakaslearen ustez irratiak dituen abantailak landu behar dira kalitatezko emanaldiak emititu ahal izateko, hauexek dira bere abantailak: -beste zerbait egin bitartean entzun daiteke -eramangarritasuna (oraingoz) -lotura lokalak Hirugarren abantaila hau lantzeak zenbait arazo ekar ditzake baina, besteak beste, irratiek informazio lokalean egin beharreko gastua. Jenkins-en ustez ordea gisa honetara jokatuz soilik lor daiteke irratiak sarean beste inon aurki ezin daitekeen zerbait eskaintzea.