Kazetaritzaren historia mundiala Ahozko tradizioaz, ahoz elkarri gertaerak eta kontatzeko ohituraz gain papiro eta pergaminoetan eginiko eskuizkribuk agertu ziren. Greziar, Egiptoar eta Persiarrek beren inguruan gertaturikoak kontatzen zituzten, informazio hau materialki finkatuz, historiara pasa zitekeen moduan. Babilonian jada bazeuden historiagile lanbideko pertsonak, egunero gertatzen ziren erlijio, ekonomia, gizarte gertakariak idazteko ardura zutenak. Horretarako argizarizko taula batzuez baliatzen ziren, eta bertan idazteko, “cuña” gisako zeinuak erabiltzen zituzten. Kazetaritza baina, ulertzen dugun moduan, Erroman sortu zen,” comentarii”, “librii”, “annales”, eta “actas”-ak agertu ziren momentu berean hain zuzen ere. Informazio “ofiziala” ematen zuten idazki hauez gain gisa publikoagokoak ere bazeuden, “Acta Publica” eta “Acta Diurna” kasu. Erdi Aroan idazketarako ohiturak beheraldi nabarmena izan zuen, nahiz eta errege batzuk beren ekintzen gesta-kantak idatzi zituzten geroago juglareek herriari kantatzeko. Hortaz ahozkotasunera itzuli zen garai haietan. XIII. mendean idazketa berrartzen da, eta “Nouvelle manuscrite”-ak agertzen dira, berriak zabaltzen dituztenak. XV. Mendean Journal d´un burgeois agertzen da Parisen, berri eta bitxikeriak izaten zituena bere baitan. Italiar Errenazimendu bitartean orri eta abisu piloa agertzen dira gertakari askori buruzko testigantza utzi zutenak. Hala jaiotzen dira Venezian gazzet-ak, hauetan portu eta merkatu alorretako gertakariak agertzen ziren. Laster Europa guztira hedatu ziren gisan honetako orriak, zerikusi handia izan zuen hedapen honetan tipo mugikorreko inprentaren sorrerak. Testuinguru honetan hasi zen Ingalaterra lehen interes publikoko kazetaritza egiten. Lehen egunkaria Alemanian sortu zen 1457an, Nurenberg Zeitung izenekoa. 1493an Europa guztian zehar hedatu ziren Descubrimiento del Nuevo Mundo por Colón izeneko orri baten edizioak. Garai hartan publikazioak helburu zehatz batekin edota gertakari zehatz baten inguruan sortzen zirela ikus daiteke beraz. 18615ean Frankfurten Journal agertzen da; 1640an Gazzeta Publica Italian; 1641ean Gaceta Semanal Bartzelonan; 16661ean La Gaceta sortzen da Madrilen; 1695ean Standford Mercury Ingalaterran,… Inpreso guztiek forma ezberdinak zituzten, izan ere genero ezberdinak zerabiltzaten, gaur egun ez bezala, non egunkari batean genero ezberdinek lekua duten. XIX. mendera arte kazetaritza idatzizko eta ahozko formetara mugitzen zen, baina XX. Mendean irratiaren etorrerarekin hau aldatzen hasi zen, kazetariaren ikusmoldea zabaltzen zihoan heinean. Guzti honek beharrezko egin zuen profesionalen ezagutza sakona izatea. Hau dena Estatu Batuetan gertatu zen lehenik eta gero Europara zabaldu, geroago mundu gutira hedatzeko. Medio berri bakoitzaren agerpenarekin(inprenta, irratia, telebista, medio elektronikoak,…) hauen exijentzia eta aukeren arabera, kazetaritza eraldatuz joan da. Gaur egun medio bakoitzean komunikatzeko modua ezberdina dela argi dute profesionalek, esan bezala, honek dituen baldintza eta ematen dituen aukeren araberakoa dena. Mass Mediak finkatzean hasten dira komunikazio korronte ezberdinak agertzen eta baita hauei buruzko azterketak, generoak zehaztuz doazen heinean. Guzti honek teoriko batzuen kazetaritzaren definiziora eraman gaituzte; “kazetaritza laugarren boterea da”. Testuinguru honetan prentsa eta gainontzeko medioen inguruko legislazioa aldatuz joan da, gehienetan prentsa askatasunaren alde egiteko, betiere muga batzuren baita kokatuz hau.