Kazetaritza digitalaren etorkizuna Alberto Echaluce-ren arabera Interneteko kazetaritza gaur egun publikoaren onarpenaren eta medio tradizionalen ziurtasun faltaren arteko borrokan kokatu beharra dago. Argi dago hasierako euforia uneak urrun direla; egunkari asko sarean irudi kontuak zirela eta sartu ziren, egiten ari zirenaz ziurtasun handirik izan gabe. “Badirudi sareko kazetaritza onarpen faltarekin itsuturik dagoela” zioen El Paiseko artikulu batek, baina badirudi errentagarritasun faltak dela kazetaritza mota hau benetan kezkatzen duena. Egoera ekonomiko txarrak ziurgabetasun hau handiagotzen du, eta gainera sare bidez berriak ematera jotzen duten profesionalek beren lankideen onarpen eza pairatu behar izaten dute. Publikoak berriz onartua du sarez hedatutako berrien kalitatea ona dela. Hori dela eta asko hitz egiten da azkenaldi honetan edukia kobratzeaz, produkzio kostu altuek eta dirua egiteko aukera urriek bultzaturik. Edukia kobratzeko bideak: Lehenik eta behin esan behar da aurrez azaldutako egoera horrek dakarren ziurgabetasuna onuragarria dela nolabait, izan ere hala internetetik enpresa askok alde egingo baitute, lehia gutxituz. Lehia maila baxu hau dela eta erakunde askok erabaki dute eduki batzuk soilik kobratzea, kontsumitzaileen fideltasuna eta prezioen finkapena hartuz marketing estrategia gisa, kontsumitzaile kopurua hazte neta hazten saiatu ordez. Lehen euforia une haiek krisiari eman zioten bide interneten, krisi hau baina ez da kontsumitzaileen kopurua jeitsi izangatik sortu baizik eta irabaziak gutxitu izanak eraginda. Argi dagoena zera da, beharrezkoa dela internet bidez hedatutako edukiek nolabaiteko balio gehigarria izatea, erabiltzailea haien truke ordaintzeko prest egon dadin. Hona eduki beharko lituzkeen ezaugarri batzuk: -kalitate erkatua -interneten urria den informazioa izatea -informazio oso espezifikoa izatea -informazio honen balioa bere berehalakotasunaren araberakoa izatea(kotizaioak) -erabiltzaileari egokitutako eduki pertsonalizatu eta segmentatua -autoretza legeen bidez babestua egotea Ezbairik gabe edukia doakoa izatetik ordaintzekoa izatera pasatzeko eman beharreko urratsa ez da bat batean emango, oztopo asko gainditu beharko ditu; piratería besteak beste. Halere ordaindu beharreko edukien etorkizunerako aurreikuspenak hobe ditzaketen zenbait baldintza badaude: -banda zabaleko konexioen ugaritzea -lehiaren urritzea publizitatearen bidezko sarreren gutxitzeak eraginda, hauek ez baitira aski ekoizpen gastuak ordaintzeko ere. Bestalde aipagarria da edukia kobratzen lehenetarikoak enpresa tradizionalak izan direla, off-line eskainitako zerbitzuak sarean dohainik eskaintzeari muzin egin dietelarik. Bi bide nagusi daude edukiak kobratzeko: -harpidetza bidezkoa; enpresa gehienek zenbait zerbitzu dohainik eskaintzen dituzte eta zenbait kobratu, esan bezala, beraz esan daiteke harpidedunak eduki “berezi” hauek izateko ordaintzen duela. Sistema honi Premium deritzo. -bigarrena kontsumitutakoaren arabera kobratzean datza. Esan bezala, sareko eduki hauek zenbait gehigarri izan beharko dituzte, hona batzuk: -sinesgarritasuna -elkar eragitea, hots, interaktibitatea. -autoretza legea. Gero eta kezka nabarmenagoa dago gai honen inguruan, izan ere gero eta ohikoagoak dira inongo autoretza legerik ordaindu gabe egiten diren laburpenak,…eta horrek lana alferrik egin izanaren sentsazioa sortzen du informazio ekoitzi duen enpresarengan.