Irratiaren historia 1912an hasi zen publikoari begira eginiko irratia egiten. 1920an lehendabizikoz frekuentzia batzuen “jabegoa” eskuratzen dute zenbati irrati estaziok AEBtan. Urte berean lehen irrati erradialak agertzen dira, hots, herrialde baten baitan estazio ezberdinetan funtzionatzen dutenak. Halere garai hartan gobernua zen medio hau gehien erabiltzen zuen eragilea, zituen indar eta hedapena zirela eta. 1948an telebistaren agerpenarekin irratiaren desagerpena aurrikusi zuten askok, baina errealitatean ez zen halakorik gertatu. Hasierako emisora haiek pertsona bakarrak gobernatzen zituen, lan oro berak egiten zituela, produzitu, emititu,…. Eginkizun hauen artean kuñak egitearena ere bazegoen; nahiz eta hasieran hauek ez oso profesionalak izan, markek apustu gogorra egin zuten haien alde. Honek nolabaiteko norgehiagoka bat sortu zuen prentsarekin, hauek publizitatea agertzeagatik dirua ematen zieten etxeek beste mediora ihes egiten zietela ikusten baizuten. Irratiak hazten jarraitzen zuen eta eskari honi aurre egiteko estazioek lana berrantolatzen hasi behar izan zuten, lanak banatuz, programazio orduak luzatuz,…gaur egun ezagutzen dugun irratira iritsi arte, musika, kirol, kultura, albiste,…programazioekin.