-Deskriptiboa: gaurkotasunezko gaiak tratatzen dira eta kazetariak txosten modura eman ohi ditu datuak. Normalean gertaerak deskribatzen dira eta batera gertatzen dira egoera ezberdinak deskribatzeko erabiltzen da. -Ekintzazkoa: narrazio dinamikoa erabiltzen da eta erreportariak eleberria bailitzan ikutu literarioak sartu ohi ditu gertaeraren deskribaketa girotzeko asmoz pasarte ezberdinak tartekatuz (bigarren mailakoak). -Ikerkuntzazkoa: erakunde, pertsona pribatu eta publikoen gaiak argitaratzen dira poliziarengandik jasotako informazioa baino haratago joanez eta hauek eskutuan eduki ditzaketen aferak plazaratzen dira. -Aipuduna: elkarrizketatua izan den pertsonaren berbekin tartekatzen da narrazioa eta honek sinesgarritasuna ematen dio gertaerari, trinkotasuna.