J. Díaz Noci 

Euskal kazetaritzaren historia


Sarrera


I. Euskal prentsaren sorrera (1766-1848)


II. Euskal kazetaritza modernuaren sorrera (1848-1918)


III. Euskal prentsaren gailurra (1919-1936)


IV. Euskal kazetaritza Gerra Zibilean (1936-1939)


V. Euskal kazetaritza gerren artean (1939-1945)


VI. Euskal kazetaritza frankismo garaian (1945-1975)


VII. Euskal kazetaritza, gaur egun


Aurkibide kronologikoa


Bibliografia


Aurkibide orokorra


Liburu hau aipatzeko:

Liburu elektroniko hau aipatu nahi izanez gero, mesedez egin ezazu URLrekin batera,honako modu honetaz:

Díaz Noci, Javier. Euskal kazetaritzaren historia. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999, http://www.eusko-ikaskuntza.org/ephtm/  


Copyright

Liburu hau indarrean dagoen jabego intelektualari buruzko  legedi espainarraren pean dago. Kopiak egitea, erabatekoak edo zatikakoak, galerazita dago salbu egilearen baimen esanbidezkoa izanez gero edo legeak onesten dituen suposamenduetarako (kopia pribatua, ikerketarako edo irakaskuntzarako alegia)

(c) Javier Díaz Noci, 1999

Eskubide guztiak erreserbatuak/All rights reserved



Sarrera (1)


Asmoak | Zailtasunak | Aldizkari zaharrak | Gaurko kazetaritza | Erreferentzia-sistema | Idazkera | Atalak eta periodizazioa


Asmoak 

Kazetaritzari buruzko historia gizarte baten historia ere bada. Gizakien historia, alegia. Euskarazko kazetaritzaren eta komunikabideen historia hau hizkuntza baten eta hizlari-idazle-kazetari batzuen historia ere bada. Erabateko historiaren zati bat, gure historiaren, gure gizartearen eta gure tradizioaren zergatiak behar bezala ezagutzeko giltzarri bat. 
 Zergatik agertzen dira hedabide batzuk gizarte batean, zergatik euskal gizartean, nola eratzen ditu gizarte honek, zertarako? Baldintza eko-nomiko, sozial, kultural zehatz batzuk gertatzen direlako, dudarik gabe. Jasotzaileek - gizakiek, euskaldunek - informazioa behar dute, haiei erantzuna emateko, jakinmina asetzeko. Ideiak, egintzak eta gertakizunak ja-kinarazteko, iritzia eta informazioa eskaintzeko sortzen da kazetaritza. Baita euskal kazetaritza ere. 
 Baliabide teknikoak ere informazioa eta iritzia igortzeko ezin ga-rrantzitsuagoak dira. Denboraren poderioz euskal kazetaritzak aurrerapen teknikoek dakartzaten genero eta komunikabide berriak bereganatu ditu. Mundu osoan sorturiko ereduak jaso eta moldatu ziren gurean ere. 
 Pentsamoldeen bozeramaleak ere badira komunikabideak, eta kultur ereduak: alderdi eta talde politikoen, elkarte kulturalen, gizataldeen ideolo-gia batzeko baliabide ezin baliotsuagoak ditugu komunikabideak. Liburu honetan ideien zabaltzaile diren komunikabide horien berri emango da, iritzi-sortzaileak diren kazetari eta enpresen berri, baina publiko baten be-rri ere emango da. Gizarte baten berri, azken buruan. 



 Atzera                                                                         Aurrera