Prentsa eta irratiarekin gertatzen ez den bezala, Euskal Herriaren telebista-lontsumoa Estatuko baxuenen artean aurkitzen da. Entzuleria neurtzen duen Sofres-en datuen arabera, 1997.urtean Estatu espainiarreko batezbesteko telebista kontsumoa eguneko 209 minututan kokatzen zen. Kopuru honen aurrean Euskadiko kontsumoa eguneko 193 minutukoa zen. Galizia soilik, eguneko 192minuturekin, geratu zen Euskadiren atzetik.