Hego Euskal Herriko bi autonomia erkidegoetan irratia Estatuko batez bestekotik gora entzuten da. Estudio General de Medios delakoaren arabera, 1997.urtean Estatu espainiarreko populazioaren %55ek entzuten zuen irratia egunero. Euskal Autonomia Erkidegoan aipatutako kopurua %66,1ekoa zen (estatuko bigarrena) eta Nafarroan %61,1ekoa (estatuko laugarrena).