70 ETA 80 HAMARKADAK 50 eta 60 hamarkadetan irratiak bere urrezko aroa bizi izan zuen. Nobelak, antzerkiak, lehiaketak eta gabeko saio entretenigarriak izan ziren garai honetako zutabeak. Baina asmakizun berri batek, telebistak, gauza guzti hauek egingo ditu eta gainera, imajinarekin jolastuz. Irratiaren dizdira itzaltzen joango da. ZETSURA Informazioa, Radio Nacionalen eskuetan zegoen. Zentsura oso gogorra izango da eta origrama guztien gidoiak aurkeztu beharko dituzte emititu baino lehen. Donostiako Herri Irratiak programazio osoa aurretik grabatzearen beharrizanarekin aurkitu zen, zentsura pasatzeko. Musika arloan ere, emititzea debekatutako disko zerrenda oso luzea zen. Egoera latza zen. Horregaitik, entzule ugarik kanpora jotzen zuten albisteak lortzeko: Radio Paris, BBC, Euzkadi Irratia, Radio Espaņa Independiente eta antzeko kanpoko irratiak entzungo dituzte. INFORMATIBOEN BILAKERA Francoren heriotzak udaberri bat ekarriko du informazio mundura. Urte bat itxaron beharko zen Radio Nacionaleko monopolioa hausteko. 1977. Urteko urritik aurrera, eratutako irrati guztiak bere albistegiak libre emititzeko aukera izango dute. Cadena SER irrati sareak lehen egunetik ekingo dio lanari. Informatiboen bilakaerarekin, nobelak eta antzekiak atzerantz dihoazte. SER kateak aktoreen ordez, kazetariak kontratatuko ditu. Betiko hizlariak jubilatu egingo dira eta mikrofonoetatik apartatuko dituzte. Kazetaria izango da albistea kontatzen duena. Komunikadorren figura ere azalduko da. MAGAZINAK Irratsaioal magazinak bihurtuko dira. Programa hauetan denetarik sartuko da: elkarrizketak, tertuliak, lehiaketak... Kirol mundua oso garrantzitsua izango da euskal irratietan: futbola eta saski baloiak arrakasta haundia izango dute. FREFUENTZI MODULATUA Frekuentzi modulatua edo F.M bilakatzen hasten da. Musika saioak nagusituko dira uhin honetan. SER kateak 40 principales jarriko du martxan Donsotia, Bilbo eta Iruņako irratietan. Herri Irratiko F.Man Gregorio Galvez-ek "Club44" saioa egingo du eta mikrofonoak irekiko ditu jendeak bere musika aurkeztu dezan. Radiocadena Irratiko F.Mak "oldies" formatoa saiatuko du eta Radio Nacionalak, radio 3 irrati freskoa eta librea zabalduko du.