LUIS DEL OLMO 14 urte zuela jarri zen lehenengoko aldiz mikrofno baten aurrean, Radio Ponferradan, non, Ingenieritza ikasketak burutu zituen. Bere hurrengoko lan tokiak, Radio Asturias, Oviedon; La Voz de Leon eta Radio Nacional De Espaņa, Madrilen izan ziren. 1973. urtean Bartzelonako Radio nacionalean bere "Protagonistas" magazina jarri zuen martxan. Garai haretan, programa hau beste batzuekin tartekatu zuen Radiocadena Espaņola irratian eta 1983. Urtean COPE-n hasi zuen bere etapa profesional berria. 1991. urtean ONDACERO irrati katera batu zen, non "Protagonistas" magazina kate honetako zutabe garrantzitsu bihurtu zen. Jendearen erantzuna, Luis del Olmok egindako lanagatik, guztiz bateratua izan da eta horrela, hainbat sari jaso ditu