IRRATIAREN HISTORIA 1868an James Clerk Maxwell fisikari eta matematikari eskoziarrak elektromagnetismoari buruzko legeak finkatu zituenean lehenbiziko urratsak eman ziren irratia sortzeko bidean. Baina historiografiak Marconi italilarrari (1874-1937) eman dio irratia deskubritu izanaren ospea. Guglielmo Marconi, bere lanak Italiako gobernuaren interesen barruan sartzen ez zirela ikusi zuenean, Bretaina Haundira aldatu zen bere ikerketak han jarraitzeko asmoarekin. Marconiren saiakuntza haundiena, mundua benetan harritu zuena, 1901eko abenduaren 12an burutu zen, Amerika eta Europa elkartzean: Kornubiatik (Britaina Haundia) igorritako "s" Morse alfabetoaren letra (hiru puntu) 3.520 kilometrotara hartu zen Ternuan. Geroago, G.Marconi-k harigabeko irrati-telegrafia errealitate bihurtzea lortu zuen, irratizko komunikazioen hasiera ekarriko zuena. Marconi-k sorturiko elkarte ingelesak bultzaturik burutuko ziren izaera publikoa zuten lehenbiziko transmizioak; 1920.urtean burutu ziren Chelmsford hiritik (Bretaina Haundia). Irrati-heapenaren esperientziaren hasiera hartan, bada ezaugarri nagusi bat, estatu eta nazio guztietan gertatu zena: ez zegoen kontrol ofizialik, gobernuek ipinitakorik. Amerikako Estatu Batuak aintzindari agertzen zaizkigu irrati-hedapenaren arlo honetan, lehenbiziko emandegiak eurrez eta aski anarkikoki sortu zirelarik. Baina laster irrati-kate haundiak sortzen hasi ziren elkarte ekonomiko boteretsuen eskutik. Momentu honetatik aurrera irratia garatzen eta perfekzionatzen hasten da, hala ere, garai desberdinak eta batzuetan sailak biziko zituen gaur egun mundu digitalean sartzen hasia den gure irratiak.