IRRATI ERLIJIOSOAK EHAN. Hamarkada honen erdialdean, apaiz batzuk, Ebangelioa zabaldu nahian, poste emisoreak jartzen hasiko dira beraien kanpaidorretan. Estatu osoan ematen den fenomeno honek, Euskal Herrian ere izango du bere arrakasta. Horrela Segurako Cesareo Elgarresta apaizak aurrera eramango du bere proiektua: Goiherrin, Jaungoikoaren hitza zabaldu eta ahaztu xamarra zegoen Arrosario Santua, berpiztu. Pedro Goristidi, ardura berdineko beste apaiz batek, Arrate Irratia jarriko du martxan 1959ko abenduaren 23an. Irrati gehiago sortuko ziren, al Tolosa irratia, Berruete Irratia, Irurita Irratia eta Arrasate eskolako irratia. Emankizun erlijiosoak, Arrosarioa, Meza Santua, misiolarien sermoiak eta zorion agurrak eta bertsoak izango dira irrati hauen zutabea. Poliki-poliki, Euskara bere saioetan sartzen joango dira.