Garaiko egoeraren ondorioz, informazioa ematea debekatuta egongo da. Egunero arratsaldeko ordu bi t'erdietan eta gabeko hamarretan irrati guztiak Radio Nacionaleko parteak eman behar zituzten derrigorrez. Irrati komertzialei geratzen zitzaien irteera bakarra entretenimendua zen: "Se lo lleva o repite", "Ni si ni no", "Agudice su ingenio", "Haga usted lo que sepa" etab. izango dira garai honetako lehiaketa ezagunak. Baita ere, nobela originalak eta antzerki obrak zabalduko dira irratien bidez.