RADIO VITORIA Radio Vitoriak ia zazpi hamarkadetako esperientziarekin hasi du milurteko berria. Urte horietan guztietan Arabako bazterrak miatu ditu eta, gainera, ez dago Gasteizen sortu eta XX. mendearen azken bi herenotan audientzian lider izatea lortu duen beste irratirik. Arrakastaren gakoa, irratiaren magiari atxiki dakiokeguna, herritarren eskakizunekin bat egiten duen programazioan dago batik bat. Politika eta ekonomiari buruzko informazioa, kirolak, kultura, umorea entretenimendua eta arabarren izaera zehazten duten ezaugarri guztiak dira Radio Vitoriaren zutabe. Urte mordoa duen irrati horretako mikrofonoetan, Araban hainbat arlotan nabarmendu diren protagonistak azaldu dira eta euren iritziak herritarrenekin alderatzeko aukera izan dute. Irrati bizia dugu, beraz, Radio Vitoria. Era berean, gaur eguneko erronka teknologikoari aurre egin dio eta digitalizazioan aitzindari dugu. Egoitza berria estreinatuko du laster, Arabako unibertsitateko campusean EiTBk izango duen eraikina, hain zuzen ere. Hartara, EiTB taldeak, inguruko gainerako komunikazio taldeek orain arte eman ez duten aurrera pausua emango du.