EUSKADI IRRATIA Euskadi Irratia 24 orduz euskaraz bizi nahi duen euskaldunaren irratia da. Gaur gaurkoz, horretarako aukera ematen duen irrati bakarra da. "Euskadi Irratia, esan eta izan", horixe du leloa. Informazioa, era guztietako iritziak, lagunarte ona eta umorea eskaintzen ditu; baita musika aukera oparoa ere. Euskal gizarte modernoaren premiei eta kezkei erantzuteko lan egiten du euskal sustraiei eta ohiturei uko egin gabe. Beraz, arretaz eta hurbiletik jarraitzen ditu Euskal Herriko gertakariak eta euskal protagonisten jarduna. Baina, aldi berean, begiak erne eta ateak zabalik ditu munduan zehar gertatzen den guztiarentzat. Donostian du egoitza nagusia, eta hantxe dauka lantalderik zabalena ere. Euskal Herriko beste lantaldeak Bilbon, Gasteizen, Iruņean eta Baionan ditu. Horrez gain, korrespontsal sarea du Madril, Brusela, Paris, Londres, Erroma, Hanburgo, Jerusalem, Belfast eta New York hirietatik zuzenean aritzeko. Euskaraz eta euskal ikuspuntutik etxeko eta munduko berri jakin nahi izanez gero, Euskadi Irratia da bidea.