Irrati honek ia zazpi hamarkadetako esperientziarekin hasi du milurteko berria. Urte horietan guztietan Arabako bazter guztiak miatu ditu eta Gasteizen ez da sortu XX.mendearen azken bi herenotan audientzian lider izatea lortu duen beste irratirik. Arrakasta honen funtsa da herritarren eskakizunak bete izan dituztela momentu oro. Lantzen dituen gai nagusiak hauek dira:politika, ekonomia, Kirolak, umorea, entretenimendua eta kultura. Irrati horretan, Araban hainbat arlotan nabarmendu diren protagonistak azaldu dira eta euren iritziak herritarrenekin alderatzeko aukera izan dute. Gaur eguneko erronka teknologikoari aurre egiten dio eta digitalizazioan aintzindari dugu. Laster, egoitza berria estreinatuko du, Arabako unibertsitateko campusean EiTBk izango duen eraikina. Horrela, EiTB taldeak, inguruko komunikazio taldeek eman ez duten aurrera pausua emango du.