Talde hau Euskadiko lehen komunikazio taldea dugu. Lau telebista kate eta bost irrati emisoraz osatzen da. 2000ko maiatzean 18 urte bete zituen eta komunikabide moderno eta eragingarri bihurtu da. Egunero, milioi bat pertsonek ikusi eta entzuten dute. Gehienbat hurbileko informazioa eta entretenimendua eskaintzen ditu. Taldeak irudi berrie estreinatuz ospatu zuen egungo irudi erakargarri eta dinamikoa. 1982ko maiatzaren 20an, Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Euskal Irrati Telebista sortzeko legea eta azaroaren 23an Euskadi irratiaren emisioak hasi ziren. Euskal Telebista aldiz, 1982ko abenduaren 31n, gauerdiko hamabietan ikusi ahal izan zen lehenengoz eta hurrengo urtean, otsailaren 16tik aurrera emisioa erabat arautu zuten. Garai harta 30 lagun aritu ziren lanean Iurretako egoitzan. Urte batzuk geroago, 1986ko maiatzaren 31n, ETB-2 gaztelaniaz emititzen den katea sortu zen, egun, nazioarte mailako beste bi kate ere badaude. Horietako bat ETB Sat da. 2001eko maiatzetik Canal Satelite Digital eta EiTBren arteko itunari esker, Europara 87 milioi etxeetara iristen da irekian ASTRA satelitearen bidez. Estatuan Canal Satelite Digital ikusteaz gain, Via Digital plataforman ikus daiteke. EiTB taldearen laugarren telebista katea, Canal Vasco, Ameriketarako pentsatutako katea dugu gehienbat. Ikusleek kable enpresen edo DTH amerikarren bitartez jaso dezakete. Gainera, EiTB taldea osatzen duten bost irrati kateek egunero 300.000 entzule baino gehiago izaten dituzte. Izan ere, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Euskadi Gazteak eta Radio EiTB Irratiak irrati arina, modernoa eta hurbilekoa eskaintzen dute. Azken honek 2001eko ekainaren 11n izan zuen hasiera eta, batez ere musika eta interes orokorreko kultur ekintzak eskaintzen ditu.