2000ko ekainaren 13tik habian dagoen kanala dugu Canal Vasco, eta Ameriketan ikusten den telebista katea da. Hala ere,2000ko irailaz geroztik "Jump TV"-ri esker (internet bidez zabaltzen den telebistako seinalea) posible da mundu osoan ikustea. Informazioa, entretenimentua eta euskal kultura oinarritzat dituen kate honek gaztelania erailtzen du hizkuntza nagusi gisa; eta euskerazko hitzak agertzen direnean azpitituluak erabiltzen dituzte. Kanal hau posible da ikustea kable bidez , satelite bidez edota DTH amerikarren bidez, eta jada 3.000.000 etxeetan hartzen dute Canal Vasco. Hasieran aipatu bezala informazioa, entretenimendua eta euskal kultura ditu oinarritzat kate honek. Informazio alorrean, egunean hiru albistegi ikusteko aukera eskeintzen digu, eta horietako bat bereziki Ameriketako ikusleentzat egina. Kirol atalean denetarik daukagu ikusgai Canal Vascon: futbola, saskibaloia, pilotaa, estropadak, mendia, eskubaloia, herri kirolak etab. Filmak ere badute bere garrantzia katai honetan; eta guzti honez gain, erreportaiak, ibilbide eta eskaintza turistikoak, kontzertuak magazinak, kritikak eta igandetako meza katolikoa ere posible dugu ikustea.