Kate hau, europar ikusleentzat Euskal Irrati Telebistak duen eskaintza da. Bertako programazioa ETB1 eta ETB2ren laburbilduma da. ETB Sat 2001eko maiatzetik Canal Satelite Digital eta EiTBren arteko itunari esker, Europako 87 milioi etxeetara iristen da irekia ASTRA satelitearen bidez. Estatuan Canal Satelite Digitalen ikusteaz gain, Via Digital plataforman ere ikus daiteke. Kate honen programazioa orokorra da. Errealitatetik ahal eta hurbilen dagoena, izan ere kontuan hartu behar da ikusle europarrak Euskal Herriko errealitatearen berri dakiela. Ikusleen gehiengoa euskaraz informatu, hezitu eta entretenitu nahi duela hartzen du kontutan. Horrez gain gaztelania eta frantsesa berezkoa duten euskaldunak badirela ere aintzat hartzen du.