"Euskadi Irratia, esan eta izan" leloaz ezagutzen da irrati hau. Bertan 24 orduz euskara huts-hutsean jaso dezakegu informazioa. Informazioa emateaz gain iritziak, umorea eta musika eskaintzen ditu. Hau guztia lortzeko kontuan hartzen ditu euskal gizartean dauden premia eta kezkak. Hori bai, euskal sustraiak eta ohiturak mantentzeko ahaleginak egiten ditu Euskadi Irratiak. Euskal Herriaz bakarrik ari dela badirudi ere, munduan zehar gertatzen diren berriak entzuteko aukera egoten da. Euskadi Irratiaren egoitzak Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruņean eta Baionan daude;hala ere, egoitza nagusia Donostiakoa da. Honez gain, korrespontsal sarea du Madril, Brusela, Paris, Londres, Erroma, Hamburgo, Jerusalem, Belfast eta New York hirietan. Beraz, informazio orokorra euskaraz jasotzeko dugu Euskadi Irratia.