Aurten EiTBren Gasteizko egoitza digitala inauguratuko da. Bertan, Radio Vitoriaren eta EiTBko gainerako hedabideen instalazioak bilduko dira, besteak beste:telebista estudio bat, irratirako ere erabil daitekeena eta irrati estudio bat, telebistarako ere erabil daitekeena. Egoitza berri hau erreferentziazko eredua izango da DIGIBatentzat, hots, EiTBk euskal hiriburuetan dituen egoitzak digitalizatzeko proiektuarentzat.