2002ko urtea oso garrantzitsua izan da EiTBren etorkizunari dagokionez. Ekimen guztien muina EiTBk Eusko Jaurlaritzarekin izenpetu duen lehenengo Programa Kontratua da. 2002-2005 epealdirako kontratu honek EiTBk euskal gizartearekin dituen konpromisoak zehazten ditu eta aldi berean, eskaintzen duen finantziazio publikoa finkatzen du. Akordio honek taldearen egoera sendotuko du eta aukera emango du digitalizazioaren erronka berriei luzera begira ekiteko. Aipatutako ekimenak, EiTBren eguneroko eskaintzren oinarriak eta funtsak dira. Horrela lortu du EiTBk hobetzen eta hazten segitzea. Horrek EGMren arabera, azken hogei urtetako emaitzik onenak ekarri ditu emisioetan, irrati eta telebistakoak batera hartuta.