Irratia Emisio irrati-elektrikoen ondorioz irratiek erregularki emititzen dute eta entzuleek zuzenean jasotzen dute informazioa. Informazioa entzunezkoa izan behar da. Lehenengo irrati hedakuntzak 1920 urtetik datoz Chelmsford(Britania Handia), Detroit(Ipar Amerikako E.E.B.B.) eta Pittsburgh(Ipar Amerikako E.E.B.B.). Azken honetatik zabaldu zen mundura Hardin presidente berriaren hautaketaren notizia. Irratigintza zabalduz joan zen hogeigarren hamarkadan zehar Europan eta Amerikan. Europan Belgika izan zen aitzindari 1923an, geroago Italia 1924an, Espainia Bartzelonako Irratiarekin urte berearen azaroan, ondoren Alemania 1926an, etab. Hasieran emisio potentzia baxuak eta hargailu galenak zirela eta nahiko zaila suertatzen zenn irratia entzutea, baina 1925ean egoera erabat aldatu zen balbulaz osatutako irrati berriekin. Gainera, 1930. urtean irratiak zuzenean elektrizitate sarera konektatzeko teknologiarekin asko erraztu zen irratien funtzionamendua, 1955ean elektronikak lehen trantsistoreak asmatu zituen arte. Bestalde, frekuentzien banaketaren orduan botere publikoek parte hartzen joan ziren 1927.urtetik hona irrati emisore kopuru handia zela eta. Gainera hauen potentziak oso desberdinak dira eta watt batetik 2000kw-ra heda daitezke, beraz, ez interferitzeko konbenio internazionalak sinatu egin dira. Egun, Espainiar estatuan gobernu autonomikoen ardura da irrati lizentzien banaketa. 60ko hamarkadatik hona irratien tamainaren txikitze izugarria eman da eta posible da satelite bidez ia mundu osora emititzea, zirkulu polarrak izan ezik. Posiblea da baita mundu osora emititzea interneten bidez, baina horrek ordenadore baten premia exigitzen du seinalea hartzeko. Irrati batean parte hartzen duten osagaiak honakoak dira: kontrola(emisioaz arduratzen den talde teknikoa), erredakzioa( emititzen diren edukien arduraduna) eta estudioa, behar diren baliabide tekniko eta giza baliabidez hornituta.