John Logie Baird (1888-1946) Eskoziar ingenieroa, telebistaren aintzindaria Helensburg, Strathclydden jaioa 1888ko abuztuaren 13an. Osasun arazoak zirela eta, Hastingera (East Sussex) joan zen 1922an. Bere aisialdian, irudiak transmititzeko moduak ikertu zituen. Baird, telebistaren lehenengo erakustaldi publikoa burutu zuen 1926ko urtarrilaren 26an Londreseko Soho auzoan. Honetaz gain, mugimenduan dauden irudiak transmititu zituen lehen aldiz Londreseko Royal Instituten. Honekin batera, gela ilunen irudiak transmititzeko izpi infragorrien sistema asmatu zuen (noctovision). 1927an telefono hariaren bidez Londresetik Glasgowera transmisioak egin zituen, eta urte bat beranduago, irrati uhinen bidez, Londresetik New Yorkera. Bestalde, koloredun telebistaren eta telebista estereoskopikoaren aintzindaria izan zen. Bairden Telebistarako Garapenaren Konpainiak lehenengo programa hornitu zuen BBC katearentzat 1929ko irailaren 30ean. Hasiera batean telebistak 30 lerro zituen, baina Baird sistema konplexuago baten eraketan parte hartu zuen eta 240 lerroko sistema sortu zuten, honek irudiaren kalitatea hobetu zuelarik. Azken hau 405 lerroko sistema elektronikoagatik ordezkatu zuten EMI eta Marconik. Gaur egun, telebistak 525 eta 819 lerro artekoak dira.