REALITY SHOW-ak: Azkenaldian nagusitu diren reality show-etan (Gran Hermano, Basetxea, El topo, La Isla, Operación Triunfo...) eguneroko elkarbizitza egoera desberdinetan islatu nahi dute (etxe batean, akademia batean, irla batean...). Gizakiak ingurune horretan dituzten erreakzioak ikusteko direla suposatzen da. Hala ere, argi dago programa horiek ez direla errealitatearen isla.