ETB-2k euskal gizarte osoari zuzendutako programazioa ematen du gaztelaniaz. Informazioa katearen ardatz nagusietakoa da. Horregatik, gaurkotasunari lotutako gaiei egunero lau ordu baino gehiago eskaintzen dizkio. Eguneroko "Teleberri"z gain, ETB-2k albistegi bereziak eta astero hainbat arlotan berezitutako hamar bat programa ditu. Herritarren zerbitzura egindako saioak dira, programazioan hainbat urte daramatzatenak. Guztira, 1.000 minutu baino gehiago, informazioa ikuspuntu guztietatik jorratzeko. Era berean, ETB-2n jakingarriak eta entretenimendua nabarmentzen dira. Hartara, filmek, ikuskizunek, galek, dokumentalek etatelesailek dute tokia. Beraz, ondo pasatzeko eta gertatzen den guztiaz informazio zehatza izateko katea dugu hau, ETB 2.