LA NOCHE DE... : Duela 7 urte emititzen hasi zen zineari buruzko programa dugu hau.Asteartetan ikus daiteke eta Bi zatitan banatuta dago: lehenengo atala 20-30 minutuko iraupena dauka eta Felix Linaresek aurkezten du. Bertan, geroago ikusiko den pelikulari buruzko informazio eta xehetasun desberdinak argitzen zaizkigu. Era berean, orokorrean, zineari buruzko informazioak eta lehiaketak daude. Bigarren atala pelikulan datza; astero desberdinak dira eta normalean kalitate onekoak dira. Aipatzekoa da, pelikula baino lehenagoko saioak filmeak berak baino audientzia ugariagoa daukala. Honetaz gain, arratsaldero western bat emititzen dute ETB2n. Gainera, asteburutan, bost pelikula jartzera iritsi daitezke.