Basetxea (45º): Beste kateetan formato honek izandako arrakastaren ondorioz, ETB1ek reality propio bat sortzea erabaki zuen. 2002. urtean sortu zen, eta dagoeneko 3. edizioa bukatzear dago. Bertan parte hartzen duen jendea, euskalduna da. Pertsona hauek, egun kopuru zehatz batean zehar elkarbizi behar dute, Euskal Herriko baserriko bizitza eramanez. Gehienbat froga fisikoen bidez eta beraien arteko bozketen bidez partaideak kanporatzen dijoazten. Lehenengo edizioak izandako arrakastaren ondoren, ETB1ek bigarren eta hirugarren edizioak egin ditu. Aipatzekoa da hirugarren edizio honetan, gauzak aldatu dituztela: kokalekua Euskal Herritik kanpora eraman da (basamortura), eta frogak askoz gogorragoak dira. Nahiz eta Basetxea ETB1eko programarik garrantzitsuena ez izan, kateko beste saioetan basetxean gertatutakoa komentatzen dute, eta lehiakideak elkarrizketatzen dituzte. Partaide askok programa bukatzerakoan, ETB1en lan egiten hasten dira, normalean aurkezle gisa.