FIKZIOA: Gaur egun ETB2k eskaintzen dituen fikziozko telesail guztiak atzerriko produkzioak ditugu; hala nola, "Pacific Blue", "Cosas de casa", "El principe de Bel Air"... Programazio mota honi, denbora dexente eskeintzen dio ETB2k, gehienbat goizetan eta gauetan ( azken hau batez ere, egun zehatzetan; larunbatetan "Ed" eta igandetan "Expediente X"). ETB2k beste kateekin lehiatzen duenez gero, audientzia lortzeko fikziozko saioetaz baliatzen da, genero hau arrakasta duelako adin guztietako jendearen artean. ETB2ri dagokionez, oso aipagarria da fikzioaren presentzia ( %52 a ), albistegiak eta magazinak ondoren datozelarik. * ( "Hedabideak eta Euskal Herria" liburutik, NOR ikerketa taldea)