Telebista publikoa beharrezkoa da Espainian. Gaur egun Televisión Española hibridoa da, telebista komertzial eta telebista publikoaren arteko hibridoa, baina noizbaiten bereizi beharko da. Mezuak zabaltzea oso zeregin delikatua da eta lan hori interes komertzialak baino ez dituzten enpresen esku uztea arriskutsua izan daiteke. Hobe da mezuen eta iritzien aniztasuna bermatuko duen medio publiko bat izatea. Beharrezko da audientzien gerratik eta enpresen arteko lehiatik aparte izango den telebista publiko bat, kalitatezko eta kultur eduki handiko programak emitituko dituena.