TB KONPAINIAK(1927-1928): 1927.urtea, urte oso ona izan zan Baird jaunarentzako. Aurretik hainbat arrakasta lortu zituen, hala nola, Noctovision, eta horren ondorioz, diru gehiago lortu zuen eta 1927.urtean "Baird Television Development Company" fundatu zuen, 100.000 librako kapitalarekin. Ondoren, Atlantikoa gainditzea lortu zuenean, arrakasta lortzeaz gain, diru mordoa eta askoren babesa bereganatu zuen. Ondorioz, "Baird International Television Company" fundatu zuen 700.000 librako kapitalarekin, aurreko konpainia alde batera utziz. Garai hartan zeukan teknologia oso aurreratua zan eta bere azkenengo konpainia hau fundatu eta hile bat barru, Glasgow-en lehenbiziko koloredun imajinaren demostrazioa gauzatu zuen; beti ere, prozedura mekanikoak erabiliz, bai irudi hartzeetan eta bai erreprodukzioetan. Bestetik hitzegin beharra dago BBC(British Broadcasting Corporation) telebista kateaz, non Baird-ek eragin handia izan zuen. BBC TB katea Britainia Handiko lehendabiziko eta hedapen haundieneko "radiodifusion" edo irratihedapen konpainia izan zen. Bere zuzendaria John Reith izena zuen, eta 1929.urtean Baird-en sistema erabiltzen hasi zuen, honen baimenarekin, noski. Dana dala, Baird-en sistema 1939.urterarte soilik iraun zuen, ondoren sistema elektriko batengatik ordezkatu baitzan.