BAIRD-ATLANTIKOA GAINDITU(1928): Baird-en lehiakide ohia, Jenkins, aurrera doa bere proiektuekin, arrakasta handia lortuz. 1927.urtean Baird Jenkinsi buruzko berriak jasotzen ditu: estatubatuarrak kable bidez irudi bat garraiatzea lortu du, 50 lineako imajina, eta linea bakoitzeko 2300 puntuekin. Horren ondorioz, aurreprestaketa moduko bat egiten du Baird jaunak: Glasgow-etik Londresera(640Km) 30 lineaz osotutako irudi bat transmititzen du linea telefonikoz. Ondoren, 1928.urteko Otsailaren 9an Baird jaunak Londresen kokatuta, New York-era eta Berengaria izeneko itsasontzira imajina bat transmititzea lortzen du, era berean, Atlantikoa gaindituz eta arrakasta berri bat bereganatuz. Esperimentua gauzatzeko hasieran Baird-ek Bill izeneko panpina erabili zuen; ondoren Bill-en ordez, Baird bere aurpegia bera jarri zuen kamara aurrean.