Tokian tokiko telebistek dituzten helburuak hauek dira: 1.- Onenak izatea. Ez dute ETBren lehiatzaile izan nahi, osagarri baizik. 2.- Barne-ekoizpena handitzea, herri komunikabide gisa indartuz. 3.- Emisio orduak gehitzea. 4.- Herrian gertatzen dena eskaintzen jarraitzea. Hau da, informatiboak sustatzea. Haien ustez, herri informazioan dagoen hutsunea bete behar da. 5.- Publizitatearekin autofinantziazioa bultzatzea. Publizitate gehiago lortu. 6.- Dirua irabazteaz gain, kalitatezko tokian tokiko informazioa egitea dute helburu. 7.- Legea datorrenerako lizentzia bat izatea eta legeztaturik. 8.- Programazioa finkatu (hasi berriak dira) eta jarraipena izan nahi dute. 9.- Jendea haiengana erakarri nahi dute, telebista parte hartu eta bertan irten dadin.