FRANTZIAR IRRATIGINTZA Italia eta Alemaniaz gain, gainontzeko estatu Europarretan ere Irrati Libreak eraikiz joan ziren, hauetako gehienak estatuaren monopolioaren aurka joan nahi zuten, beraiena izan baita beti komunikabideen kontrol nagusia. Honela, Frantzian, Radio Lille Campus izeneko irratia sortu zuten ikasleek 1969.an, lehen emisora alternatiboa izango delarik estatu honetan.Pixkanaka hadatuz joango dira eta Radio Active sortuko dute Lyon-en 1969an, hau Creys Malville-ko zentral nuklearraren aurka joengo da. Horrelako hainbat emisora sortuko dira, hau da, gertakizun edo egoera baten salaketa egiteko sortu eta erabiliko direnak.