GIPUZKOA Agian, Gipuzkoa da irrati libreen aspektuan herrialderik anitzena. Bertan aurki ditzazkegu, besteak beste, ondorengo irrati aske hauek; "Irrintzi Irratia" Astigarragan, "Ttan Ttakun Irratia" Donostian, "Txapa Irratia" Bergaran, "Zazpiki Irratia" Elgoibarren, "Zirika Irratia" Idiazabalen, "Arlote Irratia" Ordizian, "Zintzilik Irratia" Oreretan, "Molotoff Irratia" Hernanin, "Kaka Flash Irratia" Azpeitian eta "Txolarre Irratia" Anoetan. Hedadura ezberdinak dituzte batzuk. Gehienak, kokatzen diren herrian bertan entzuten dira soilik. Baina badaude hedadura zabalagoa hartzen dutenak. Txolarre Irratia adibidez, Andoaindik hasi eta Legorretara bitarteko herri guztietan hedatzen da. Irrati honen kasua, sakon eta zehatz mehatz ikusteko aukera izango dugu aurrerago.