Nolako oztopoak daude? Teknologia geroz eta indartsuagoa da, geroz eta aurrerakuntza hobeagoak egiten dituzte teknologiaren alorrean. Lehen aipatu bezala programa berriak erostea ez da orain dela hamarkada bat bezain garestia eta alde honetatik Irrati Libreek abantaila hori dute. Baina kontuan izan behar da, Irrati Libreek ez dutela dirulaguntza ofizialik jasotzen eta beraien finantzaketa (zozketa, txosnak...) ez da oso indartsua izaten. Bestetik, Irrati Libreak mehatxupean bizi dira eta horregatik ezin dituzte izugarrizko inbertsioak egin. Irrati Libre bat baino gehiago itxi dute eta honek Irrati Libreen garapena moteldu egin du. Aitzitik, irrati askotan baliabide teknologiko urriak dituzte. Irrati Libreen artean, teknologiari dagokionez, ezberdintasun itzelak daude. Irrati batzuk web orrialdea eta internet bidez emititzen duten bitartean, beste batzuek ez dute ezta ordenagailurik ere. Bestetik, hezkuntza minimo bat izan behar da ordenagailuko programa jakin batzuk erabili ahal izateko.