Kanal berezia dugu TVE2, ETB1-ekin antzekotasun nabarmena duena. Kultura sustatzeko katea da batez ere, eta hori programazioan islatzen da. Dokumentalak, filmeak, lehiaketak, albistegiak... dira nagusi. TVE2 ez da audientzien lehian sartu sekula. Gainera, filmeak bertsio orijinalean ikusteko aukera eskaintzen digun kate bakarra da, ordainduak kenduta. Zinemazaleei zuzendutako kanala dugu, beraz.