Antena3-k Telecinco-ren kontrako ibilbidea izan du. Hasiera ezin hobeak, baina gaur egun egoera kezkagarrian dago sartuta. Antonio Asensio kateko zuzendari izendatu zutenean, kateak "urrezko urteak" bizi zituen. 90eko hamarkadako telesailarik arrakastatsuena, "Farmacia de Guardia" izenekoa, kate honek emititzen zuen, esate baterako. Hala ere, Telefonica-k kontrola bereganatu zuenetik, programazio estrategia kaskarrean sartu ziren. Mugimendu handiko "parrilla" dugu Antena3-koa, harrezkeroztik. Horrek diru galera jasangaitzak ekarri ditu, gaur egungo kanporatze kanpainara helduz. Planeta taldea da akziodunik handiena. Edukiei dagokienez, entretenitzeko xedea du programazioak. Prentsa arrosak eta talk-show delakoek ("Sabor a ti", "Como la vida", "El Diario de Patricia") dira tarte handiena bereganatzen dutenak. Telesailen presentzia handia da ere ("Aqui no hay quien viva", "The Simpsons", "Un paso adelante", "Mi gorda bella"). Futbolaren errentagarritasuna ikusita, Antena3 saiatu da emisio-eskubideak erosten. Izan ere, Real Madrilen aurredenboraldia eta Koreako Mundiala emititu zituen.