EITB taldeako bigarren kanalaren emisioak 1986an hasi ziren. Gaztelerazko katearen programazioa gainerakoen antza handia du, entretenimenduan eta informazioan zentratzen baita. Kanpoko ekoizpenek leku handiagoa hartzen dute hemen, ETB1en baino. Bigarren katea audientzia liderra izateko lehian murgilduta dago, errentagarritasuna bilatuz. Saio karismatikoenak "Lo Que Faltaba", Felix Linares-en "La Noche de..." eta "Esta es mi Gente" dira.